3/3/19

INAUTERIAK 2019

INAUTERIAK 2019
 Ostiralean martxoaren 1ean, ikastetxean inauteriak ospatu genituen.
 Ikastetxeko kide guztiak margolariz mozorrotu ginen. Patiora jaitsi baino lehen argazki batzuk atera genituen. Hiruretan  Areetan zehar kalejira hasi genuen. Julen maisuaren furgonetak zabaltzen zuen kalejira, atzetik haur hezkuntzakoak, DBHkoek lagunduta eta jarraian beste guztiok. Buelta eman eta gero ikastetxean sartu ginen eta txikiak izan ezik, patioan geratu ginen , giroa ezin hobea. Patioan geundela, furgonetatik puxikak banatzen zituzten eta gu leku batetik bestera, korrika eta algaraka joaten ginen. Horrela , inauteriak pasatu zitzaizkigun.