29/10/18

Ikasteko eta jolasteko


SEKUENTZIA DIDAKTIKOAK

Ikasteko eta jolasteko

  ANIMALIA ORNODUNAK
10. MATERIA

http://www.lapecera.eu/natura/

IVlasterketa solidarioa




IV Lasterketa solidarioa

IV. Lasterketa Solidarioa.

Aurten ere, gure ikastetxeak "ALDEAS SOLIDARIAS-en"  aldeko  lasterketa solidarioa antolatu du. Joan den urriaren 26an, 15:30ean, Areetako Txurruka kaimuturrean  egin genuen.

Eguraldi primeran ,euririk gabe, nahiz eta iragarkizunek kontrakoa esan.

1120 euro lortu genituen.

17/7/18

Esperimentuak egiten


Sumendia, bozgorailua, hareazko erlojua eta paraxuta.

Irakurlerik onenak 3.

Euskeraz eta gastelaniaz irakurlerik onenak




Irakurlerik onenak

4.maila: euskeraz irakurlerik onenak


ikasturtearen azken merendola

Behean, ikasturtearen amaieran egindako  jardueretan ateratako hainbat argazki agertzen dira.
 Hemen duzue Pablok eta bere anaiak idatzitako antzerkiaren antzezpena .



Eta beheko hauetan, merendola; tarta, madalenak, sanwichak, bizkotxoak ...dena etxean eginda eta ikasleek ekarria.








Irakur-lagun

 Irakur-lagun proiektua
3.mailakook 5urteko gelakoei ipuinak irakurtzen egon gara.


Bost urteko gelako haurrak poz-pozik eta harrituta!!

Esperientzia itzela!!
Bi arratsalde eman genituen ipuinak irakurtzen gustora .
Datorren urtean espero dugu jarraitzea proiektu honekin.

6/5/18

Zergatik garbitu eskuak


Zergatik garbitu behar ditugu eskuak?
Eskuak garbitzea  zein garrantzitsua den jakiteko,  saio bat egin genuen.
1. Lehenengoz, urez beteriko plater batean piper beltzaren  hautsak bota genituen. 
2.- Gero, atzamarra platerrean sartu genuen eta piperbeltza atzamarrean itsatsita geratzen zela ikusi genuen.
3.- Amaitzeko, xaboi tanta batzuk bota genituen eta piperbeltzaren  hautsak platerraren zentrotik urruntzen ziren.
Harri eta lur geratu ginen!!!!.

Ikastetxeko jaiak 2018

Apirilaren 16an hasi ziren ikastetxeko jaiak
Astelehenean , Ama Birjiniaren lore eskaintzarekin hasi ginen.Gure klasekook arrosak egin genituen. 

Hurrengo egunean, DBH4.mailakoek prestatutako jokoekin primeran pastu genituen, 



Asteazkenean , denok Bizkaia zubira marraztera !!!!!. Egun ezinhobea.

Ostegunean, modeloen desfilea, ze ondo eta nola disfrutatu genuen!!
Klaseko guztiek parte hartu zuten desfilean , batzuek kung-fu eta  senshidoren erakustaldia egiten eta beste batzuk dantzatzen, hala nola, Mary Poppinsen filma,  eta     amaitzeko  arrosaren lapurketa antzeztu zuten.


Jaiak amaitzeko, txangoa antolatu genuen, aurten  Artziniegara joatea egokitu zitzaigun.

Lehenengoz, museo etnografikoara bisitaldia egitera joan ginen  eta gero  Artekoaren Gure  Amaren landetara jolastera eta ogitartekoa jatera. 
Egun borobila eta dibertigarria.


















19/4/18

Artziniegara txangoa


Begira gure autonomia erkidegoa
Zein probintziatan bizi gara?
Zein probintziatara joango gara?


Esan  zeharkatuko ditugun hiru herri:




Datorren apirilaren  20an LH3. eta 4. mailakook Artziniegako museo etnografikora txango bat egingo dugu.
Eskualde honetako biztanleen bizimoidua nolakoa izan den ikusteko aukera aparta izango dugu.

11etan museoaren barruan gure arbasoen txoko eta inguru guztiak zuzenean biziko ditugu.
Jantzia: artilea, lihoa, jostuna, zapataria, abarkagilea.....
Nekazaritza: lanabesa.....
Korta: txerrikorta, oilategia...
Herria: botika, botika-ostea, bizargina, eskola, taberna...
Etxea: logelak, sukaldea...





12/4/18

Munduari Bira



Aste Santuko oporrak amaitu baino lehen, ikastetxe osoak  Munduari Bira proiektuan parte hartu genuen, gure klasekook  Txina landu genuen.
Lehenengoz Txinako banderaz eta  faroltxoez apaindu genuen klasea.
Gero Txinari buruzko hainbat informazioa ekarri genuen eta amaitzeko, gure klaseko ikaskide batek Txinako janari tipikoa ekarri zuen irakasle eta ikasleentzat. 



















11/3/18

Bide Hezkuntza





Bide Hezkuntza. Aurreko egunetan ertzainak izan ditugu eskolan Bide Hezkuntzari buruzko saio batzuetan