15/3/15

ASMAKIZUNAK

Klika ezazu beheko marrazkian eta entzun asmakizun batzuk.


 


EZETZ ASMATU!

-Oso ongi zaintzen dut etxea, ez dut zaunka egiten baina hortzak ditut. Zer naiz?


- Ez naiz tronpeta, baina tronpeta batek bezala jotzen dut,ez naiz eskopeta, baina eskopeta batek bezala bi kanoi ditut.Zer naizen badakizu?


 -Alrebez naiz,  neguan biluzik eta udan arropaz beteta.


 -Zer dela eta zer dela aurrean punta bi eta atzean zulo bi.

10/3/15

Korrika2015



Zer da Korrika?
Korrika Euskal Herri osoan zehar egiten den euskararen aldeko lasterketa erraldoia da. Gure hizkuntzaren aldeko kontzientzia suspertzea du helburu.
Korrika ibilbidea
2015eko martxoaren 19an Urepelen hasiko da euskararen aldeko lasterketa erraldoia. 11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hemeretzigarrenez, martxoaren 29an Bilbora heldu arte.

 Bi mila kilometro baino gehiago euskararen alde, adin eta mota guztietako milaka korrikalarirekin, gau eta egun gelditu gabe.

Korrika hasi eta amaitu arte, lekukoa pasatzen da eskuz esku eta kilometroz kilometro korrikalarien artean; lekuko horren barruan, euskaldun ezagun batek Korrika helmugara iristean irakurriko duen mezua doa, ordura arte sekretupean gordetzen dena.




Korrika2015

Euskara da kanporata denok Korrikara

O, Euskara lauda ezan Urepele herria
handikan baitu Korrikak hasiera berria
Bilbon ospatzekotan ba kilometro azkena
Xalbadorren babesean emanen du lehena

Urepelitik Bilbora abia dadin korrika! 
Urepelitik Bilbora abia dadin korrika!
Euskara da kanpora eta guztiok Korrikara. 

Euskaldunak herrietan ahaldun gaitezen 
eta gure mintzaeraz denak harro gagozen, 
Urepeletik Bilbora lekukoa gidatzen 
Giza katea eten gabe oro laster goazen 
Urepeletik Bilbora... 

Euskahaldun den guztiak burua altxa beza, 
gorenean ikusteko euskaldunon hizkuntza.
Korrikazale guztiek hauxe eskatzen dute,
nola zabaldua dagon prezia bezate.
Urepeletik Bilbora...

Gogoa konpli dezala euskal jendarteak,
euskahaldun bihurtuz datozen urteak.
Hamar egun eta gauez Korrika ta Euskara;
euskahaldunei eskerrak pizturik sugarra.
Urepeletik Bilbora...

Batzuk herriaz orroit, euskaraz ahantzi
bertzek euskara maite, herria gaitzetsi;
hizkuntza ta herria berex ez doatzi,
berek nahi daukute konpreniarazi
bata bertzea gabe ez daizkela bizi.