11/8/15

Lehen Jaunartzea ikastetxean ospatzen

Urtero bezala, gure ikastetxean Lehen Jaunartzea denon artean ospatzen dugu. Alicia ahizparekin otoitza prestatu genuen eta gero klasera joan ginen askaritxoa egitera. Gauza asko eraman genituen eta primeran pasatu genuen. Batzuek txisteak kontatu, beste batzuek kantatu eta dantzatu zuten... ekitaldi hau kurtso amaierako jaiarekin lotu genuen.