6/5/18

Zergatik garbitu eskuak


Zergatik garbitu behar ditugu eskuak?
Eskuak garbitzea  zein garrantzitsua den jakiteko,  saio bat egin genuen.
1. Lehenengoz, urez beteriko plater batean piper beltzaren  hautsak bota genituen. 
2.- Gero, atzamarra platerrean sartu genuen eta piperbeltza atzamarrean itsatsita geratzen zela ikusi genuen.
3.- Amaitzeko, xaboi tanta batzuk bota genituen eta piperbeltzaren  hautsak platerraren zentrotik urruntzen ziren.
Harri eta lur geratu ginen!!!!.

Ikastetxeko jaiak 2018

Apirilaren 16an hasi ziren ikastetxeko jaiak
Astelehenean , Ama Birjiniaren lore eskaintzarekin hasi ginen.Gure klasekook arrosak egin genituen. 

Hurrengo egunean, DBH4.mailakoek prestatutako jokoekin primeran pastu genituen, 



Asteazkenean , denok Bizkaia zubira marraztera !!!!!. Egun ezinhobea.

Ostegunean, modeloen desfilea, ze ondo eta nola disfrutatu genuen!!
Klaseko guztiek parte hartu zuten desfilean , batzuek kung-fu eta  senshidoren erakustaldia egiten eta beste batzuk dantzatzen, hala nola, Mary Poppinsen filma,  eta     amaitzeko  arrosaren lapurketa antzeztu zuten.


Jaiak amaitzeko, txangoa antolatu genuen, aurten  Artziniegara joatea egokitu zitzaigun.

Lehenengoz, museo etnografikoara bisitaldia egitera joan ginen  eta gero  Artekoaren Gure  Amaren landetara jolastera eta ogitartekoa jatera. 
Egun borobila eta dibertigarria.