25/10/16

II.Lasterketa Solidarioa






II. Lasterketa Solidarioa.

Aurten ere, gure ikastetxeak pertsona errefuxiatuen aldeko  lasterketa solidarioa antolatu du. Joan den urriaren 14an, 15:30ean, Areetako Txurruka kaimuturrean  egin genuen.

Pasa den urtean baino jende gehiagok parte hartu zuen, eguraldi primeran eta jiroa ezinhobeak lagundurik. 


Hemen gure klaseko argazki batzuk.







11/9/16

Ikasturte berri bat

Kaixo guztioi! Hemen gaituzue berriz 3.eta 4.mailakoak albiste berri-berriekin. Espero dugu denon gustukoak izatea.

27/7/16

Kurtso amaierako jaia

Oso arin pasatu da kurtsoa. Hemen ikusi ahal dituzue kurtso amaierako jaian atera genituen argazki batzuk Ze ondo pasa genuen!!
ONDO PASA OPORRETAN!!!!!!

Kurtso amaiera

3.eta 4.mailakook Borjak prestatutako "fondue de chocolat"-a bapo jan genuen. Txokolatea gozo-gozo zegoen eta hodeizko gozokiak primeran!

18/4/16

IKASTETXEKO JAIAK 2016

Ikastetxeko jaien aurreko egunetan loreak prestatzen hasi ginen.

Asteartean arratsaldez,Areetako hondartzara abiatu ginen ,bertan margotze jarduera egiteko asmoarekin.Heltzean, txaparrada ederra bota zuen . Orduan Eskoletako plaza margotu behar izan genuen ,nahiz eta zailagoa izan primeran pasatu genuen!!!! Asteazkenean, DBH4.mailakoek jolasak Lehen Hezkuntzakoentzat prestatu zizkiguten. Kolorez banatu gintuzten parte hartzeko. Bikain aritu ziren!!!! Ostegunean,egin genuen jarduera Modeloen desfilea izan zen. Eta ostiralean TXANGOA, 3.eta 4.mailakook, Artzinegako museora joan ginen.Tenperatura oso ona ,baina zeruan hodei beltzen mehatsuak frontoira eraman gintuen ogitartekoa jateko.Egun polita!! eta asko dibertitu ginen.

13/3/16

LIBURUTEGIAN

Martxoaren 11n 3.mailako ikasleok Gobelako liburutegira joan ginen. Azalpenak eman eta gero, oso ondo pasatu genuen liburuak bilatzen.
13 de marzo de 2016
DBH lehenengo mailakoak, 3.mailako klasera etorri ziren ornodunak azaltzera.
13 de marzo de 2016

9/2/16

INAUTERIAK




Aurten , Pedro Picapiedraz mozorratu gara. Otsailaren bostean, arratsaldez, ikastetxeko maila guztiak,kalejira egin dugu Areetako kaleak alaitasunez eta algarez betetzen.

3/1/16