27/2/15

INAUTERIAK 2015

Otsailaren 13an, Ikastetxeko maila guztiek inauteriak ospatu genituen mosketeroz jantzita. Areetan zehar buelta bat eman genuen eta azkenik ikastetxeko jolastokian jai batekin festa amaitutzat eman genuen.

14/2/15

IGELA-Galdetegia


 Ornodunen artean bost talde daude: ugaztunak, anfibioak, arrainak, hegaztiak eta narrastiak.
Ea zenbat dakizun anfibioei buruz.Anfibioen artean aukeratu dugu ohikoena: igela.
Erantzun galdetegi honi.
Horretarako klika beheko estekan. t metamorfosiari buruzko bideoa ere badago.



http://goo.gl/forms/SWVXI7eQ9V



Anfibioak

3/2/15

GABONAK

Gabonak ospatzen gure ikastetxean

Abenduaren 17an, Sta Anako elizan,Gabonetako meza ospatu genuen ikastetxeko LH ko 3.mailatik DBHko 4.mailakora arte.
LH 3mailakoek, urtero bezala, Jesusen jaiotza aurkeztu zuten.
Primeran egon ziren zintzo-zintzo meza amaitu arte.







Laugarren mailakoek, ahizpa Aliciarekin gabon-kanta batzuk abestu zituzten. Oso ondo egin zuten.

Arratsaldez, Erregeen pajea gure ikastetxera etorri zen.
Haur Hezkuntzatik LHko laugarren mailara arteko ikasleek eman ahal izan zizkioten bere gutunak, edo belarrira zuzenean esan. Pixka bat luzatu zen, baina  umeak irrikitan zeuden.


Gabon -ospakizunak borobiltzeko ostegunean, Andrés Isasi Musika Eskolan jaialdia egin genuen.
Klase bakoitzak gabon kanta bat abestu zuen.
Ikusgarria izan zen ondo egin zuten eta. Abesten, dantzatzen, farre egiten....
Ze ondo pasatu genuen!
Poz-pozik irten ginen antzokitik!!!



Beheko esteka honetan joz gero, 4. mailakoak bideo batean ikusteko aukera zabalduko zaizu: